Komunikazioa

Nafarroako Parlamentuak eskatu du ETB LTD bidez ikus dadin erraztea

PSNk, Bilduk, NaBaik eta Ezkerrak alde bozkatu dute, UPNk kontra, eta PP abstenitu egin da

urtzi urkizu
2011ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Nafarroako Parlamentuak foru gobernuari eskatuko dio Jaurlaritzarekin negoziazioak egiteko bidea erraztu dezala, ETB1 eta ETB2 LTD bidez ikus daitezen. Erabaki horren alde bozkatu dute PSNk, Bilduk, NaBaik eta Ezkerrak. PP abstenitu egin da, eta UPNk kontra bozkatu du.

Mozioa NaBaik aurkeztu du, eta, bigarren puntuan, ETB3 eta ETB4 LTD bidez Nafarroan ikusteko aukeraz hitz egiten zen. Bigarren puntu hori, ordea, ez da aurrera atera, PSNk eta UPNk kontra bozkatu dutelako.

NaBaiko legebiltzarkide Nekane Perezek foru gobernuari eskatu dio bere garaian bi gobernuek lortu zuten akordioa bete dezala, arazo tekniko eta ekonomikoetatik harago. Bilduko kide Aitziber Sarasolak nabarmendu du afera horren azpian arazo linguistiko eta politikoak daudela. Ezkerrako Txema Mauleonek, berriz, zalantzan jarri du Nafarroan ETB ikustea milioi bat euroko kostua izatea.

Madrilgo Gorteetan datorren legegintzaldian eztabaidatu beharko dute Mugarik Gabeko Telebista herri ekimen legegilea, irailaren 13an tramiterako onartu ostean. PPk ekimena errespetatzen duela esan zuen bilkuran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.