Komunikazioa

Nafarroan ETB3 ikustea nahi du Administrazioan Euskaraz taldeak

Nafarroako Parlamentuan UPNk eta PSNk ETB3 eta ETB4 LTDn ikustearen aurka bozkatu zuten

urtzi urkizu
Donostia
2011ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
PSNk ETB modu digitalean Nafarroan ikusi ahal izateko aferaren inguruan duen jokabidea salatu du Administrazioan Euskaraz taldeak. Urriaren 27an Nafarroako Parlamentuak foru gobernua premiatu zuen Nafarroan ETB LTD bitartez ikusi ahal izateko Eusko Jaurlaritzarekin izan behar dituen negoziazioak erraz ditzan. UPN aurka azaldu zen, eta PP abstenitu egin zen. Nafarroa Baik aurkeztutako proposamenak beste puntu bat bazuen: Nafarroako Gobernuari eskatzea negozia dezala Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Erkidegoan ETB3 eta ETB4 ere LTD bidez ikus daitezen. Puntu hori ez zen aurrera atera, UPNk eta PSNk aurka bozkatu zutelako. «Bada garaia ETB3 Nafarroan ikusi ahal izateko, modu analogikoan ere ikusterik ez baitago», dio Administrazioan Euskaraz taldeak.

Napar elkartearen salaketa

Nafarroako ekoizpen etxeen elkarteak (Napar) deitoratu du EITBk Navarra directo saioa kentzeko hartu duen erabakia: «Hogei lanpostu kentzeak harreman zuzena du LTD bidez ETB jasotzeko aferan Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean dagoen ulermen ezarekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.