Komunikazioa

'Norteko Ferrokarrilla' saioa gaur itzuliko da

Guillermo Roak gidatzen duen programak 17 urte darama zientzia lantzen Euskadi Irratian

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 11
00:00
Entzun
Euskadi Irratiko saiorik beteranoetako bat gaur itzuliko da programaziora: Norteko Ferrokarrilla. Dagoeneko 17 urte dira zientzia gaiak euskaraz uhinetara eramaten dituztela, Elhuyarren eskutik.

Guillermo Roa kimikariak gidatzen du irratsaioa. Aurten, asteartean (21:00etan) eta igandean(22:00etan) emitituko dute. Denboraldi honetan berrikuntza nagusia Zientziaren hitzak izeneko atala izango da.

Aurreneko saioan, Adamen zein hezur erabili ote zuen Jainkoak Eva egiteko planteatuko dute. EHUko biologo Jesus Mari Txurrukak emango du erantzuna, egin duen saiakeratik tiraka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.