Pausoka euskal ekoiztetxearen El impostor formatua Finlandia, Suedia, Norvegia eta Turkiako telebistan ikusi ahalko da datozen hilabeteetan. Pausokak Cannesko MipTV azokara eraman zuen formatua, eta hainbat ekoizlek eta kateetako ordezkarik interesa azaldu zuten. Negoziazioen ostean, hitzarmenak egin dituzte aipatutako lau herrialdeetako enpresa batzuekin.
Lehiaketa eta reality-a nahasten ditu El impostor saioak. Iruzurgile batek familiako kide baten rola jokatzen du, eta beste lehiakide batek iruzurgilea nor den deskubritu behar du.
Aste bakoitzean iruzurgile bat dago saioan, familiako kide batena egiten. Bere benetako nortasuna ezkutatzen du, eta elkarbizitza ondo prestatu. Iruzurgileak benetako senide baten rola joka dezake, edo existitzen ez den bat sortu. Gero, lehiakide bat gonbidatzen dute asteburu bat familia horretan pasatzeko. Lehiakideak familiako kideen erreakzioak aztertu beharko ditu, iruzurgilea nor den deskubritzeko. Lehiakideak iruzurgilea nor den asmatzen badu, berak eramango du saria; bestela, familiaren eta iruzurgilearen artean banatuko dute dirua.
Komunikazioa
Pausokaren formatu bat, Eskandinaviako eta Turkiako telebistetara
'El impostor' familia 'reality'-a Europako lau herrialdetako ekoiztetxe eta telebista katek erosi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu