Pello Sarasola soziologoa ETBra itzuli da. Aste gutxi barru, Euskal Telebistako programaburu karguan hasiko da lanean, baina dagoeneko ari da erabaki batzuk hartzen, itzalean. Ikusle datuetan azkenaldian ETBko bi kateek izan duten beherakadari buelta ematea izango da Sarasolaren helburua. Baina ez du erraza izango, aurrekontuen jaitsiera dela medio.
Sarasola ETBko programazio zuzendaria izan zen 1995etik 2005era. 2005. urtean, Antena3ek fitxatu zuen, eta urteotan kate horretako programazio zuzendaria izan da. Antena3 Espainiako kateen artean hirugarren postuan utziko du soziologo gipuzkoarrak.
2009ko udan, EITBko zuzendaritza berria eta Sarasola aste batzuetan negoziatzen aritu ziren itzuleraz. Bazirudien negoziazioek aurrera egingo zutela, eta hedabide batzuek ziurtzat jo zuten Sarasola itzuliko zela, baina azkenean ez ziren ados jarri, eta Sarasola Antena3en gelditu zen beste bi urtez.
Soziologo gipuzkoarrak ETBn lanpostua gordea du audientzia sailean. Sarasola euskalduna da.
Pavonek ez du jarraituko
Sarasola itzultzearekin batera, beste aldaketa bat dago ETBko organigraman: Julian Pavonek alde egingo du. Programaziorako aholkulari lanetarako aurkeztu zuen Miguel Angel Idigorasek Pavon. Bi urte egin ditu karguan, eta orain EITBko zuzendaritzak andaluziarraren aholkularitza eta kudeaketari muzin egitea erabaki du.
Komunikazioa
Pello Sarasola datozen asteetan itzuliko da ETBra, programaburu gisa
2005. urtetik Antena3 katean aritu den soziologoa itzultzekotan egon zen duela bi urte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu