Bi aste barru izendatuko dute RTVE korporazioko presidente berria. Eta, okerrik ezean, PPk proposatutako Leopoldo Gonzalez Echenique aukeratuko dute presidente Madrilgo Gorteek. Berriki, legea aldatu dute: azkeneko sei urteetan, bi hereneko gehiengoa behar zen presidentea aukeratzeko, eta, aurrerantzean, gehiengo absolutuarekin nahikoa izango da.
Leopoldo Gonzalez Echenique (Madril, 1969) Estatuaren abokatua da. Rodrigo Ratorekin lan egin zuen, Ekonomia eta Ogasun Ministerioan. Halaber, Zientzia eta Teknologia Ministerioan Informazio Gizartearen Garapeneko zuzendari nagusia izan zen Aznar agintean zegoela.
PSOEk ez du hautagairik proposatuko RTVEko administrazio kontseiluan parte hartzeko. «Ez dugu fartsa horretan parte hartuko», esan du PSOEko Oscar Lopezek. CIUk Oscar Pierre enpresaria proposatu du.
Komunikazioa
PPk Leopoldo Gonzalez proposatu du RTVEko presidente izateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu