Telebista eta irrati publikoak finantzatzeko Espainiak eta Frantziak telekomunikazio enpresei ezarri zizkieten tasak bere horretan mantendu dituztela salatu du Europako Batzordeak. Urrian jaso zuten bi gobernuek zerga horiek kentzeko abisua, baina «indarrean» jarraitu dutenez, neurriak hartzea erabaki du Bruselak. Europako Justizia Auzitegian jarri du salaketa, zerga hori Europako Batasunak dituen arauekin «bateraezina» dela argudiatuta.
Ramon Jauregi Espainiako Presidentetza ministroa telebista publikoaren alde agertu da, etaRTVEren finantzaketa sistema legezkoa dela adierazi du. Gainera, Europako Batzordeak Espainiaren «zerga-autonomia» aitor dezan espero du.
AMETIC patronal teknologikoko presidente Jesus Banegasek Espainiako Gobernuak atzera egingo duenaren itxaropena azaldu du. Telekomunikazio operadoreek ordaintzen duten tasa kentzea nahiko luke Banegasek.
Espainiako Iragarleen Elkarteak, bestalde, esan du publizitateak ez zuela inoiz TVEtik desagertu behar. «Publizitatea ez da arazo bat, konponbidearen parte bat baizik», esan dute iragarleek.
Komunikazioa
Telebista finantzatzeko tasagatik salatu dituzte Espainia eta Frantzia
Europako Batzordearen ustez tasa «bateraezina» da Europako Batasunak telekomunikazioen arloan dituen arauekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu