Murrizketak egiteko prozesuan buru-belarri sartuta daudeRTVEko arduradunak, Espainiako Gobernuak 200 milioi euro gutxiago emango baitizkio korporazioari. Horren ondorioetako bat apirilean La1ko 59 segundos eztabaida saioa kentzea izango da. Globomedia ekoizpen etxearena da formatu originala, eta, ondorioz, TVEk urtero eskubideak ordaindu behar dizkio urtero. Gaurkotasun politikoa landuko duen eztabaida saio berri batekin ordezkatuko dute 59 segundos, baina oraingoan ez dituzte eskubide horiek ordaindu beharko.
Mamen Mendizabal izan zen 59 segundos-eko aurreneko aurkezlea, 2004tik 2007ra. Ondoren, Ana Pastorrek hartu zuen erreleboa. 2007an Globomediak saioa ekoizteari utzi zion, baina, aipatu bezala, urteetan formatuaren eskubideengatik kobratu dute.
Maria Casado da gaur egun 59 segundos saioko aurkezlea. Eta Casado bera izango da TVEko eztabaida programa berriaren gidaria.
Egunotan hainbat komunikabidek argitaratu dutenez, bestalde, TVEk Roland Garros tenis txapelketako eskubideak saldu egingo ditu. Urtero 4,6 milioi euro ordaintzen ditu Parisko tenis txapelketagatik.
Komunikazioa
TVEk '59 segundos' eztabaida saioa kenduko du apirilean
Ia zortzi urteren ostean, aurrekontu txikiagoko eztabaida programa batekin ordezkatuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu