Frantziako Tourrari arreta berezia jarriko dio datozen egunetan Euskadi Irratiak. Joxe Mari Apaolazak gidatuko du etapen kontakizuna, 16:00etan. Tourra amaitutakoan, berriz, Maider Segurolak Ekioste saioa gidatuko du uztailaren 23tik abuztuaren 17ra.
Bihartik aurrera, bestalde, Oilategia-k atsedena hartuko du, eta Faktoria goizago amaituko da, 12:00etan. Hala, iaz bezala Itziar Arangurenek Udan Blai saioa gidatuko du astegunetan, 12:00etatik 13:00etara. Udako gai freskoak eta jaiak izango dira protagonista programa horretan.
Arratsaldean, 17:30ean, Arantxa Iturberen eta Nekane Peñagarikanoren Bizitzaren mapak saioa izango da entzungai. Egunero gonbidatu batek bere bizitzako hamar kanta aukeratuko ditu.
Arraun denboraldiak presentzia nabarmena izango du uda osoan. Tostartean irratsaioa asteartetik igandera entzun ahalko da, gau partean.
Teknologia berrietan murgiltzen den @bildua saioa, ordu erdikoa zena, ordu batekoa izango da. Gainera, igande gauetan errepikatuko dute (22:00).
Larunbatean, zinemako musikak entzun ahalko dira Zinesummer saioan (15:00).
Komunikazioa
'Udan Blai' Euskadi Irratiko eguerditan, 'Oilategia' ordezkatuz
Arratsaldero, gonbidatu batek hamar kantu hautatuko ditu 'Bizitzaren mapak' tartean (17:30)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu