Komunikazioa

'Voy a mil' kenduko dute, joan den astean %5eko kuota izan eta gero

ETBren helburua %10eko ikusle kuotara iristea zen, eta astez aste lehiaketak ikusleak galdu ditu

urtzi urkizu
Donostia
2012ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Otsailaren 6an estreinatu zuten ETB2ko Voy a mil lehiaketa. Eta handik hilabete eskasera, ostiral honetan, azken saioa emango dute. Ikusle datuak ez dira izan ETBko arduradunek espero zituztenak, eta, ondorioz, 14:30etik 15:00etara David de Jorgeren Robin Food saioa itzuliko da. Aste honetan 13:30ean emango dituzte Patricia Gaztañagak aurkeztutako lehiaketako azken atalak.

Estreinako egunean, %10eko ikusle kuota izan zuen lehiaketak. Baina ostiralean %5ean amaitu, eta %7,5ekoa izan zen aurreneko astearen batez bestekoa. Bigarren astean, batez besteko hori %6,3ra jaitsi zen. Eta joan den astean, hirugarrenean, %5eko kuota izan zuen Voy a mil-ek. Ostegunean eta ostiralean ez zen %4ra iritsi. Eta beherako joera hori ikusita, ETBko arduradunek onartu dute ez dutela produktuarekin asmatu. Lehiaketarentzat %10eko kuota lortzeko helburua zuten jarria. Apustua ez dela jendearen gustukoa izan aitortu dute.

David de Jorgeren saioak %8,3ko kuota zuen lehen. Ordutegia aldatu dioten epean %6ra jaitsi da. Halaber, Twitterren haren jarraitzaileak jo eta su aritu dira Robin Food ohiko ordutegira itzul dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.