Komunikazioa

Xuntako 13 agintari kazetaririk gabe elkarrizketatu dituzte TVGn

Albistegietako zuzendaritzak langile grafikoa baino ez zuen bidali elkarrizketak egitera, abenduan

Alberto Nuñez Feijoo, Xuntako presidentea, TVGn. BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2012ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Galiziako Xuntako hamahiru agintari elkarrizketatu zituen TVGk abenduaren 5etik 29ra, eta elkarrizketa horiek guztiak telebistako kazetaririk gabe egin zituzten. TVGko langile batzordeak salatu duenez, langile grafikoa, hau da, kameraria baino ez zuen bidali albistegietako zuzendaritzak elkarrizketa horiek egitera. Albistegietako arduradunek kamerariari eskatu zioten elkarrizketatuaren prentsa bulegoko norbaitekin harremanetan jartzeko, galderak hark egin zitzan.

TVGko langile batzordeak arbuiatu egin du hori guztia, «albisteen lanketan izandako ezohiko praktika horrengatik». Langile batzordeko ordezkari batek BERRIAri azaldu dionez, halakoak egin izan dira iraganean ere, egoera jakin batzuetan. «Baina oraingo hau oso larriada, kazetari gutxi zeuden aitzakian hilabete berean 13 elkarrizketa egin baitira kazetaririk gabe».

Langile batzordeak plazaratutako oharrean dioenez, «onartezina da elkarrizketatzailearenfuntzioa elkarrizketatuaren komunikazio bulegoko langileei ematea. Iruditzen zaigu TVGko profesionalei egiten zaien beste mespretxu bat dela». Langile batzordearen ustez, halako praktikek katea urrundu egitendute telebista publiko bateko albistegi batzuei eskatzen zaien zorroztasunetik. «Zuzendaritzari eskatzen diogu praktika horiek amai ditzaten, hedabidearen sinesgarritasuna hondatzen baitute».

TVGko zuzendaritzak, berriz, adierazi du langile batzordeak iritzi publikoa engainatu nahi duela: «Berriemaile grafikoak material informatiboaren bila bidaltzea ohiko praktika da komunikabide guztietan, batez ere jaiegun eta zubietan, kazetari gutxi daudenean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.