Kaier Bat Ikusi handiago

asteko-produktuak

Kaier Bat

Gorka Urbizu

 

Argazkiak : Ibai Arrieta
Fotogramak 16 milimetrotan: Alexander Cabeza Trigg
Zuzendaritza artistikoa eta edizioa: Garbiñe Ortega
Testuak: Gorka Urbizu Ruiz, Itziar Ugarte Irizar
Azaleko irudia: Heather Horton
Diseinu grafikoa eta maketazioa: David Gotxikoa - Azul Prusia Studio

 

Xehetasun gehiago

19.95€ 17.95€

Informazio gehiago

Liburu hibridoa da Kaier bat, Gorka Urbizuren bakarkako lehen diskoaren sormen prozesuan sakontzeko aukera eskaintzen diguna. Hasiera bat bilaketa baten emaitza bada (“itsuaren eskuaren pareko izan”), Kaier bat bilaketa horren muina eta garapena ikusteko leiho bat da —janela bat—. Gertukoa eta xumea, 160 orrialdeotan maitasun bat topatuko duzu, musikari artisauen talde bat ekinean, euren habitat naturalean. Dagoeneko jende askoren bizitzan sartu den disko baten osagarri ezin hobea. Gutizia bat.

Gorka Urbizuk bere kaier pertsonaleko hainbat zirriborro eta apunte erakusten dizkigu hemen, oraindik enbrioi egoeran dauden kantuak balira bezala. Bere hitzaurrean, doitze ariketa horren nondik norakoak aletzen dizkigu, zintzo eta sakon. Itziar Ugartek, berriz, egilearen momentu artistiko berezia jaso du, Jordi Matas eta Joan Pons ekoizleen ikuspuntua aintzat hartuta.

Eta zer esan Ibai Arrietaren begi zorrotzaz. Harenak dira Kaier bat janzten duten argazkiak. Beti adi, lekuaren xarmaren eta unearen magiaren ehizan ibili zen 2023ko udan, eta, orain, gu denon begietara dakar bere objektiboak jasotakoa, Garbiñe Ortegaren edizio lan fina tarteko. 1904ko antzoki zahar batean grabatu zen diskoa, eta toki sekretu horren xarmak zipriztintzen du liburua. Alex Cabeza Triggen 16 milimetroko fotogramak topatuko dituzu halaber, molde analogikoaren eta organikoaren garrantzia berebizikoa izan baita proiektu osoan.