Donostiako 26. Jazzaldia. Kritika

Etorkizunerako eragina

2011ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Toots Thielemans

Lekua: Kursaal Auditoriuma. Eguna: Uztailak 25.

Bruselan jaiotakoa eta 89 urteko harmonika jotzailea, jazzaren musikari handienekin egondakoa, umorez betetako artista gisa agertu zen atzo Toots Thielemans Kursaaleko Auditoriumean.

Karel Boehlee pianoan eta teklatuetan, Marcel Schimscheimer baxuan, eta perkusioan Teun Verbruggen. Musikari laguntzaileek orokorrean ez zuten arriskatzera jo, eta helburua Toots entzutea zela argi geratu zen. Gehiago espero zen baxu eta perkusio jotzaileen aldetik, baina artistaren aginduenpean zeudela argi ikusi zen da, bere keinuei kasu egiten baitzeuden momentuoro. Solo motzak eta nahiko arruntak entzun ziren orokorrean, baina erritmo perfektuan beti. Edertasuna eta trebezia agertu zuena piano jotzailea izan zen, bai bakarkako unetan, eta bai harmonika edertasunez eta nota ahulekin lagunduz. Hainbat artisten kantuak interpretatu zituzten: John Lennon, Carlos Jobim... Horien artetik jendeak txaloka hartu zituen Imagine eta Autunm Leaves kantak eta, nola ez, berak konposatutako eta historiarako utzi duen Bluesette jazz standarraren edertasun handia.

Akatsen baten ondorioz hasi behar izan zuten kanta bat, adinaren ondorioz agian, baina bere humorearekin konpondu zuen arazoa. Toots gai da melodia ezagunei bira berriak emateko. Horretan da bera ona, bera entzutea kolore berriak ezagutzea bezalakoa da, edertasuna beste modu batez azaltzeko gai da, sinkopa ugari eta nahita bilatutako hutsuneekin, beti entzuleari melodiak modu berri batean azaltzeko asmoz.

Hainbeste urteetako eta hainbeste artisten musika artista bakar batean entzutea bezalakoa da; etorkizunerako eragina, zalantzarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.