Donostiako 46. Jazzaldia. Kritika

Hegoafrikako desertuaren airera

2011ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Abdullah Ibrahim & Ekaya / Tea for 3

Lekuak: Trintate Plaza.

Eguna: uztailak 22.

Ibilbide luzeko musikari honek musikatresna anitz menperatzen dituen arren , piano jotzaile gisa etorri zaigu oraingo honetan Donostiara. Adolphe Johanes Brand, halaxe bataiatu zuten orain dela 77urte Hegoafrikako Cape Town-en, Lurmutur Hirian, eta bertatik irten behar izan zuen atzerrira zoritxarrekoApartheidak bultzatuta.

Zurich-en ezagutu zuen Duke Ellington, eta hark beste era bateko bultzada eman zion, etaDollar Brand disko mitikoa sortu zen. Orduz geroztik Afrikako piano jotzaile bikainena bezala ezaguna izan da, Dollar Brand izenarekin.

John Coltrane, Ornette Coleman, Don Cherry izango ziren bere musika kideak, ondoren berriz free jazzean murgilduko zen , eta Gato Barbieri bezalako musikariekin jardungo zuen.60ko hamarkadan beste asko bezala Islamera hurbildu zen; hori da izena aldaketaren arrazoia, egun, Abdullah Ibrahim dugu gizon haundi hau.

Abdullah taula gainean lasai eta apal agertzen da, baina, taldea bere asmoetara ongi zuzendua du. Sendo ari dira, baina bereziki era apalean, fin, oso fin. Abdullah-k Desert air-ekin Afrikako basamortu inguruko airea dakarkigu, Perfume for Winnie-rekin sabanaren fauna eta flora,eta,usainak eta haizeak eta lurrinak, dena oso ondo orekatua; zaratatik urrun, Soweto- ren aldarrikapen sakonakere ekarri zizkigun doinu ederrekin eta hunkigarriekin osatuta. Musikaritaldezoragarri batekin dator, haizeak nagusi, saxoak eta tromboia, baita flauta solo batzuk ere, harmonia afrikarrez jantziak beren konposaketak, astiro, gozo. Afrikako ibilbide honi laguntzeko talde bikaina.

Te berdea hiru tronpetarekin

Hiru tronpeta jotzaile elkarrekin ikusteko parada ez da oso ohikoa izaten, eta Tea for 3ren kontzertua izan da gutxitan ematen den aukera horietako bat, tresna honen hiru maisu ikusteko aukera izan dugu. Tresna hau maite dugunontzat… plazer bat!

Enrico Rava tronpeta jotzaile italiarra dugu europarren artean sona handienetakoa. Dotore jardun zuen, saiatu zen bai melodietan , sendotasunean, baita harmonia korapilatsuak eta koloretsuak bilatzen ere.

Avishai Cohen Israelen jaiotako musikaria da. Bostonen egin zituenikasketak, eta, gazteena izan arren eskarmentu handiko dugu dagoeneko. Dave Douglas dugu hirugarren tronpeta jotzailea, eta elkarte berezi honen aita-pontekoa, nolabait esateko. Uri Caine, pianoarekin, bikain; Linda Oh australiar-malasiarraren soloa bere kontrabaxuarekinikaragarria; eta bi hauek Clarence Penn-ekin lortzen duten erritmo zehaztasun zorrotza: sinestezina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.