Donostiako 59. Zinemaldia. Kritika. Zabaltegi-Zuzendari Berriak

'Ikiru'

Ending Note dokumentaleko irudia.
Beñat Eizagirre Indo.
2011ko irailaren 23a
00:00
Entzun
'Ending Note (Death of a Japanese Salesman)

Zuzendaria: Mami Sunada. Herrialdea: Japonia.Iraupena: 90 minutu.

Mami Sunadak zuzendari eta produkzio laguntzaile gisa lan egin du Hirokazu Kore-edaren Aruitemo aruitemo eta Kûki Ningyô filmetan, eta opera prima hunkigarri bat burutu berri du. Bere aitaren azken egunak jaso nahi izan ditu dokumental umil eta aldi berean boteretsu honetan; bizitzako momenturik goxo eta beroenak izoztea lortu du.

Wim Wendersek Nicholas Ray zinemagile ospetsuaren azken hatsa harrapatu nahi izan zuen Lighting Over Water (1980) pelikulan, eta Sunadak, berriz, aitari omenaldia egin nahi izan dio. Eta, bide batez, minbizia duen gaixo baten gorabeherak bildu ditu; harrigarria da gaixoak azken egunera arte erakusten duen duintasuna eta alaitasuna, eta bilobekin jolasten ikustea diruarekin ordaindu ezin den oparia da. Bizitza osoan lanean aritu da Tomoaki, eta gizonezkoentzat lana sakratua denez, etxean ez zen askorik agertzen. Eguneko jarduna amaitu ostean, lagunekin joaten zen zerbait hartzera, eta golfean ere jokatzen zuen. Etxera lotara soilik joaten zen gizon hura arrotza bihurtu zitzaien emazteari eta hiru seme-alabei. Emaztearekiko eztabaidak ohikoak izaten ziren, ez zuten besterik egiten. Elkarrekin egoten ziren denbora apur horretan ez zen girorik izaten. Erretiroa hartu zuenean eta euren arteko desadostasunak atzean uztea lortu zuten garaian, senarrari minbizia topatu zioten. Beranduegi zen, eta heriotzaren zain egon besterik ez zitzaion geratzen. Emaztea oso haserre zegoen berarekin; bizitzaz gozatzen hasi eta abandonatu egingo zuen. Heriotza heldu baino baino lehen gauza asko egiteko asmoa dauka protagonistak. Gehien maite dituen pertsonekin batera egin nahi du azken bidaia. Ez dago esan beharrik hunkigarriak eta politak direla familiarekin eta gertuko lagunekin pasatuko dituen azken momentuak. Ederra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.