Literatura. Haur eta gazte literatura. 'EZ DAGO ARGI'

Leun, oso leun

2012ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Idazlea: Idoia Etxeberria.

Ilustratzailea: Eider Eibar.

Argitaletxea: Elkar.

Misterio liburuak modan daude. Itzalak, mamuak eta banpiroak gazte literaturako libururik berrienak hartzen dituzte ia erabateko nagusitasunarekin, liburu terapeutiko-pedagogikoekin batera.

Mainstream-ari jarraiki, misterioak argitu nahi dituen ikertzaile baten abentura domestikoa kontatzen digu Etxeberriaren liburu kaleratu berriak. Baina leun, oso leun. Istorio honetan heroia neskato normala da, herri normal batean, erronka xume batekin.

Dena auzuneko leiho misteriotsu batek abiarazten du, protagonistaren irudimen beroak akuilatuta, noski. Parean duten etxe bateko leihoan gauero pizten dute argia, baina inor ez da inoiz ageri. Hala, argitu beharreko misterioa dela ebazten du Mireiak, protagonistak, arrastaka lagunik onena dakarkiela, Paul. Hipotesiak bota eta errefusatuaz zirkulua itxiz joango dira, azkenean ekidinezina dirudien pausoa ematera ausartzen diren arte: txirrina jo eta atez bestalde nor dagoen ikusi. Bai erraza, ezta?

Hirurogeita zazpi orriko testua hamar ataletan banatuta dago, eta egituraketa zein pertsonaia sare oso sinplearekin. Idazketak ez du esaldi korapilatsurik erakusten eta lexiko arrunta darabil. Tentsioari jakin-minak eusten dio, ez dago suspense edo izurik. Ilustrazioak ere oso herabeak dira, haur txikientzako modukoak, agian ez oso aproposak mota honetako istorioetarako. Horregatik guztiagatik, bereziki aproposa dirudi narrazio luzeekin hasiberri diren irakurle autonomoentzat .•
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.