Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Gunter Neuhold. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia. Eguna: urriak 19.
Oraingo sistemaren murrizketen gainetik, egitarau oparoaren azpitik, jende aldra hurbildu zen bi egunetan BOSen denboraldi hasierako kontzertuetara. Eta onartu behar dugu sasoi onean daudela musikariak Gunter Neuhold-en zuzendaritzapean. Izan ere, ezohiko atarian, Ning Feng biolin bakarlariak teknika biribila erakutsi zuen Piotr Ilitx Txaikovskiren Biolin eta orkestrarako kontzertua Re Maiorrean jotzean. Beraz, XIX. mendeanmusikariek biolinarekin jo ezinezkotzat zeukaten lana jotzean, txinatarrak promesa gaztea baino gehiago birtuosoa delaerakutsi digu, XXI.ean. Garbitasuna atera zion orain dela gutxi eginiko Greinir biolinari: ziur gora eta beherako eskala arin-arinetan, arpegioeta glissando zehatzetan, tremolo eta nota bikoitz edo hirukoitzetan... Aldiz, bigarren mugimenduan lirismo moderatua azaldu zuen. Azkenean, publikoaren txalo zaparrada eskertzeko, Feng maisuak ohikoan eskaintzen ez den egitarautik kanpoko pieza bi oparitu zizkigun: Bach-en labur bat eta Paganiniren beste bat, luzeagoa.
Gunter Neuhold zuzendariak ondo kontzertatu zituen orkestraeta bakarlaria, dinamikak ere ondoneurtu eta gero.Aipatu beharra dutorkestraren bateratasuna eta biolinen sendiko diziplina. Antzeko diziplina hartu zuen orkestrak John Adams estatubatuarraren Short Ride in a Fast Machine jotzean. Halaber, Aaron Copland eta minimal ezaugarrien oihartzunen artean, zuzendariak neurri onetik bideratu zuen sinkopaz eta kontraerritmoz beteriko fanfarre labur, erritmiko eta tinbrikoa.
Egitarauari amaiera emateko, BOSek diatoniko eta kromatikoaren egituren artean mugitzen den Igor Stravinskiren Suzko txoriaren suitea eskaini zigun. Benetan aukera ezin hobea orkestra baten bertuteak zein hutsak aireratzeko. Baina musikariek ez zuten hutsik egin —metalezko batzuen erdi hutsak Katxei-en infernuko dantzan izan ezik— eta zuzendariak —Adams-enean akaso— ziur eta zehatz jardun zuen hasierako kontzertuaren amaieran egitarautik kanpo oparitu zigun piezarekin.
Kritika. Musika
Musikaren garaipena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu