Telebista

'Game of Thrones' indartsu itzuli da Emmy sarietara

Telesailik onenaren Emmy saria eskuratu du Game of Thrones-ek. The Marvelous Mrs. Maisel nagusitu da komedia arloan, bere lehen denboraldian.

'Game of Thrones'-eko taldea, sariak jaso ostean, pozarren. NINA PROMMER, EFE
2018ko irailaren 18a
08:17
Entzun

Urteak joan arren, telebistako telesailen nagusitasunari eusten dio Game of Thrones-ek. Bart banatu dituzte Emmy sariak. HBOren produkzioak bederatzi sari jaso ditu, eta, aurreko urteetan hartutakoekin, orotara 47 ditu, historian inork jaso dituen gehien. Iaz ez zen sariketan egon, atzeratu egin zelako telesaila, baina, aurten, indartsu itzuli da, eta, 2015ean eta 2016an bezala, telesailik onenaren saria eskuratu du.

Game of Thrones-ek jaso du sari gehien, eta haren atzetik ibili da The Marvelous Mrs. Maisel, zortzi sarirekin. Bi produkzio etxe handienak berdinduta gelditu dira sari kopuruari dagokionez: 23na lortu dituzte HBOk eta Netflixek.


The Marvelous Mrs Maisel  taldeko kideak, sariekin. NINA PROMMER

Claire Foyri eman diote emakumezko aktorerik onenaren saria, The Crown telesailean egindako lanagatik, eta Matthew Ryhsek lortu du gizonezko aktorerik onenarena, The Americans seriean jokatutako rolagatik.

The Marvelous Mrs. Maisel-ek komedia arloko sari gehienak eskuratu ditu. Komedoako telesailik onenaren saria lortu du, gidoirik onenarena, zuzendaririk onenarena, emakumezko aktorerik onenarena —Rachel Brosnahanek jaso du— eta taldeko aktorerik onenarena —Alex Borsteinek—.

Komediako gizonezko aktorerik onenaren saria Bill Haderrek jaso du (Barry).

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.