2015eko urtarrilean sortu zen aldizkari satirikoa. Euskaraz, euskal komikilarien sormen lanak argitaratu ditu ordutik gaur arte, kaleratu dituen 28 zenbakietan. Twitterren jakinarazi zuten atzo uztea erabaki dutela.
28. zenbakia argitaratuko dugu bihar, eta unilateralki erabaki dugu H28ren ibilbidea etetea. Gaur aurrerapena, bihar aldizkari osoa. pic.twitter.com/IBGJu0i1bC
— h28 (@H28aldizkaria) 2017(e)ko irailak 27
Eta gaur jarri dute sarean azken zenbakia.
Bidean zentsura ere jasan zuen aldizkariak. Nafarroako Komiki Azokak bi lan zentsuratu zizkion iaz: Opus Deiri buruzkoa zen lan bat, eta torturari buruzkoa bestea. Azokan parte ez hartzea erabaki zuten orduan, eta Katakraken erakusketa jarri zuten. Adierazpen askatasunaren mugez gogoeta egiteko ere balio izan du aldizkariak.
Sare sozialetan, hainbat aipamen egiten ari zaizkio gaur aldizkariari.
Pena handiz, agur esaten digu H28 aldizkari handiyak!!!! Gora euskal komikilariak!!
— LA GALLINA VASCA (@gallinavasca) 2017(e)ko irailak 28
@28aldizkaria https://t.co/795eWzw6mq
Ooooohhhh! Hileroko 28etan soldata jasotzea baino garrantzitsuagoa zen neretzat H28 jasotzea!!! Plazer bat izan da, MILA ESKER! ðŸ‘ÂÂÂÂðŸ½ðŸ‘ÂÂÂÂðŸ½ðŸ‘ÂÂÂÂðŸ½ðŸ‘ÂÂÂÂðŸ½ðŸ‘ÂÂÂÂðŸ½
— leihoko mutxurdina (@mutxurdina) 2017(e)ko irailak 28
Jo-der. Ez daudenera arte faltan botatzen ez dituzunen artera zuzenean. Snif, @H28aldizkaria Galantak zarete!! https://t.co/hgvp9hIVb5
— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) 2017(e)ko irailak 28