Loreak filmak Espainia ordezkatuko du Oscarretarako lehian, eta, horrenbestez, mundu osoko filmekin lehiatuko da ingelesez besteko hizkuntza batean egindako filmen atalean. Orain, AEBetako zinema akademiaren galbahea pasatu beharko du filmak, atal horretan zer film lehiatuko diren erabakitzeko. Mundu osoko 80 filmen artean aukeratuko dituzte finalistak. 2016ko otsailaren 28an banatuko dituzte Oscar sariak.
Loreak-ekin batera, Carlos Vermuten Magical Girl eta Gracia Querejetaren Felices 140 lanak aukeratu zituen Espainiako Zinema Akademiak aurrena, eta orain, azkenik, euskal filma aukeratu du.
Moriarti ekoiztetexearen filma da, eta iazko Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten; arrakasta kritiko handia izan zuen.