Donostiako 65. Zinemaldia

'Submergence' filmarekin hasi da Zinemaldia

Wim Wenders zuzendari alemaniarrak zuzendutako filmak ozeanografiako proiektu batean lan egiten duen biomatematekari baten eta Erresuma Batuko zerbitzu sekretuetako agente baten arteko maitasun istorioa kontatzen du.

'Submergence' filmaren irudi bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
mikel lizarralde
2017ko irailaren 22a
18:09
Entzun

Harrera epel samarra izan du Wenders beteranoaren (Dusseldorf, 1945) azkeneko filmak gaur goizean egindako emanaldian. Txalo batzuk bai, txisturik ez, baina hoztasuna nabaritu da batez ere Kursaaleko auditoriumean. Gaur gauean areto berberean emango dute filma, Donostiako 65. Zinemaldiaren inaugurazio galan.

Danielle Flinders biomatematikariaren (Alicia Vikander) eta James More zerbitzu sekretuetako agentearen (James McAvoy) arteko amodio istorioa da finean Submergence. Oso arriskutsuak izan daitezkeen lanak egin aurreko egunetan, elkar ezagutuko dute hotel dotore batean, eta berehala hasiko dute maitasun harreman bat. Gero, ordea, bakoitzak bere bidea hartuko du, berriro elkartzeko itxaropenarekin eta gogoarekin.

Hortik aurrera, ordea, Estatu Islamikoko tropek harrapatuko dute More, Somalian, eta Flinders ozeanoko ur sakonetan sartzeko prestaketetan hasiko da. Eta ezingo dira bata bestearekin harremanetan jarri.

Sail Ofizialean, Urrezko Maskorra lortzeko lehian aurkeztu duten lehenengo filma da Submergence. Bihar, berriz, hiru pelikula emango dituzte sail berean: El autor (Manuel Martin Cuenca), La douleur (Emmanuel Finkiel) eta Alanis (Anahi Berneri).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.