Irailaren 22an hasiko da Donostiako 65. Zinemaldia, eta antolatzaileak programari azken ukituak ematen ari dira ordurako dena prest uzteko asmoz. Joan den astean jakinarazi zuten Wim Wenders zuzendariaren Submergence filmak zabalduko zuela Sail Ofiziala, eta gaur, berriz, harekin batera lehiatuko diren hainbat lanen izenak eman dituzte. Tartean izango da Diego Lerman zinema zuzendari argentinarraren Una especie de familia filma.
Lermanenaz gain, Urrezko Maskoarragatik lehiatuko diren beste hainbat izen ere iragarri dituzte: Alexandros Avranas greziarraren Love Me Not; Barbara Albert austriarraren Licht; Nobuhiro Suwak japoniarraren Le lion est mort ce soir filma; James Francoren The Disaster Artist komedia; Olivier Nakache eta Eric Toledano frantziarren Le sens de la fête; Ivana Mladenovicen lehen film luzea, SoldaÅ£ii. Poveste din Ferentari; etaMatt Porterfielden Sollers Point.
Orain arte, Sail Ofizialean sartuko diren filmeetatik hamabost iragarri dituzte —horien artean Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia—, gainontzekoak datorren astean jakinaraziko dituzte antolatzaileek.