Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak 10 talaia 1936ko gerrarako erakusketa antolatu du eta Bilbon Bizkaiko Foru Artxiboan ikusi ahalko da bihartik martxoaren 31ra arte. "Erakusketa batean lehenengo aldiz erakusten diren gauzak eta dokumentuak dauzka", esan dute gaur Fundazioko arduradunek.
"Erakusketaren ardatz-haria, 1936an irekitako abagune tragikoan isilik eta arriskuan jarrita Euskadin eta Estatuan bizi, borrokatu eta pairatu zenaz idatzi, argazkiak egin eta informatu zutenen lana da". Talaiak argazki ugariz, sasoi hartako egunkarien azalez eta beste lekukotza grafikoz, prentsakoz eta bibliografikoz daude eginda.
Sabino Arana Fundaziokoen ustez, "egun, memoria historikoaren aldeko bultzadak bere lan-eremu nagusietako bat Gerra Zibilean duenean, erakusketa hori oso bitarteko baliagarria da".
Erakusketa ikusteko ordutegia, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da; eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.
'10 talaia 1936ko gerrarako' erakusketa antolatu du Sabino Arana Fundazioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu