Gonbidapen pertsonala jasoko dute 18 urtetik gorako bizkaitar guztiek: urrian sarrera doan izango dute Bilboko Guggenheim museoan. Gaur sinatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Guggenheim museoak horretarako hitzarmena, eta bisita errazteko Bizkaibuseko garraioaren gastuaren kargu ere egingo direla aurreratu dute. Museoaren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldiekin hasiak dira, eta ospakizunaren parte da gonbidapena.
“Bizkaitar oro, guztiok, Guggenheimez harro sentitzea nahi genuke, bizkaitar izateaz harro”, azaldu du Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. Lurraldea zabalduz izendatu dute ekimena.