Gaur 19:00etan finkatua du ordua EHZ jaialdiak Baionako Atalante zinema gelan. Uztailaren 3,4 eta 5ean iraganen den 20. aldia hurbiltzen ari dela seinalatzeko doia. Gaua pintxoekin hasi dute, eta ondoren, Zure aurrekari penalak (Bidehuts) diskoa aurkeztuko du Anarik .
Horren ondotik, hiru dokumental labur eta fikzio baten bidez, 20 urteetan egin ibilbidea dute irudikatzekoa. Landu eskaintza kulturala eta filosofia ulertzeko xedez osatu dira lau film laburrak.
Bat, Donostiako piratek dute egina. EHZ, 3 egun baino askoz gehiago izenburukoa, besta ereduaz da interesatzen. Bigarrena, Kanaldudekoek egina, Genesia izenekoa EHZren hastapenei da interesatzen. Hirugarren dokumentala Et la culture dans tout ça? (Eta kultura honen uztiaren erdian?) Stoofek du osatua. EHZk zabaltzen duen kulturaz da interesatzen. Paxkal Irigoienek, Nora Arizmendik eta Maia Iribarnek zuzendua dute fikzioa, eta Txetxenoak! izenburua du. Festibaleko segurtasunaz arduratzen direnen izengoitia da Txetxenoak, eta asmatutako istorio baten abiapuntu bilakatu dute.
Filmak ekainean emititzekoak ditu EITBk.