literatura

2006ko Baporea Saria irabazi du Juan Kruz Igerabidek

=iKakotxen k herrialdea=i izenburuko lanarekin SM argitaletxeak banatzen duen Baporea Saria eskuratu du Juan Kruz Igerabide (Aduna, Gipuzkoa, 1956) idazleak. Ez da Igerabidek Baporea Saria irabazten duen lehen aldia. =iGau, gau, gau=i lanarekin 1996.urtean ere jaso zuen saria Karlos Linazasoro idazlearekin batera. Epaimahaiak azpimarratu duenez, =iKakotxen k herrialdea=i "oso eleberri entretenigarria da".

2006ko azaroaren 8a
17:02
Entzun
Manu Lopez Gasenik epaimahaikidearen esanetan "alegiazko bi erreinuren arteko harremanak kontatzen ditu" Igerabideren lanak eta "emakumeen zorroztasunari esker bertan sortzen diren arazoak nola konpontzen dituzten erakusten du". Era berean, Lopez Gasenik epaimahaikide eta idazleak azpimarratu du Igerabideren eleberriak "lankidetza eta adiskidetasuna bezalako baloreak" bultzatzen dituela eta "harrapatu" egiten duela irakurlea. Manu Lopez Gasenik iaz eskuratu zuen Baporea Saria Gogoa lege zientzia fikziozko narrazioekin.

Igerabidek 6.000 euroko saria jasoko du eta SM argitaletxeak bere lana kaleratuko du.Irabazlearen lana kaleratzeaz gain, SM argitaletxeak euskal idazle gehiagoren lanak argitaratuko ditu, euskarazko produkzioaren aldeko apustua eginez. Era berean,

irakurketa bultzatzeko ekimen berriak sustatuko ditu eta gaur egun dituen testu-liburuak euskaraz ere kaleratuko ditu, hizkuntza horretan duen eskaintza zabaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.