Irlandako U2 taldeak 2010ean kontzertua eskainiko duela zabaldu dute hainbat iturrik, gaur. Ekitaldi hori irailaren 26an Donostiako Anoeta estadioan, 360º Tour-aren barnean, izango litzateke. Oraindik baieztapen ofizialik ez dago -aste honetan iristea espero da-, baina agertokia jada erreserbatua dago data horretarako.
2005ean ere Donostian izan zen Irlandako taldea eta 40.000 lagunek izan zuten Bonoren taldea ikusteko aukera. Hurrengo urtean, berriz, Anoetako futbol zelaiaren edukiera handituko dute eta 45.000 lagunek joan ahal izango dute kontzertura.
musika
2010ean U2 taldea berriro Donostian?
Hainbat iturrik diote irailaren 26an Anoetako estadioan izango dela kontzertua. Baieztapen ofizialik oraindik ez dago, baina aste honetan heldu daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu