2012 Euskadi programak 500.000 euro emango ditu kulturarako

Diruarekin arte arloko 38 proiektu bultzatuko dituzte, eta batez ere euskal elkarteak babestuko dituzte

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Kultur arloko 38 proiektu bultzatzeko, 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea programak 500.000 euro erabiliko ditu. Guztira 132 proiektu aurkeztu ziren programan parte hartzeko, 122 Euskal Herritik, bederatzi Madrildik eta bat Berlingo Kultur Etxetik. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko hiru teknikarik aukeratu dituzte proiektuak.

Laguntza programako diruaren zati handiena euskal elkarteak eta enpresak babesteko izango da, sektore hori indartzeko helburuarekin. Aukeratutako 38 proiektu horiek osatuko dute 2012 Euskadi programa, eta hilaren 30ean jakinaraziko dute zeintzuk diren aukeratutako proiektuak.

Diruz babestutako proiektu horiez gain, 2012 Euskadi programak hainbat ekintza antolatu ditu; besteak beste, argazki erakusketa bat eta Gernikako eta Eibarko bonbardaketen 75. urteurrena gogoratzeko kontzertua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.