Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak San Telmo museoa berritzeko eta zabaltzeko lanak lehiaketara ateratzea erabaki du gaur. 17 milioi euroko kostua du obrak, baina, azkenean, guztira 24 milioi eurotara iritsko dela aurreikusten dute.
Gaur lehiaketara aterata, bi edo hiru hilabeteren buruan esleituko dituzte lanak, eta horren ondoren, 30 bat hilabetean amaitu nahi dute proiektua. Bitarte horretan, obren arabera, batzuetan itxita egongo da museoa, eta beste batzuetan, zati bat egongo da zabalik.
Egungo egoitza zabaltzeko eraikin berria egiteko asmoa dute, eta horretarako Urgull mendian zulo bat egin behar dute, han bermatuta altxatuko baitute eraikin berria.
Kultura
30 hilabetean egin nahi dituzte Donostiako San Telmo museoa berritzeko lanak
24 milioi eurotako kostua izango du obrak. Donostiako Udalak gaur erabaki du proiektua lehiaketara ateratzea, eta bi edo hiru hilabeteren buruan esleituko ditu lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu