30 URTE ETA 50 ALE
1981ean argitaratu zuen Labayru Ikastegiak Idatz & Mintz literatur atalen sorta aldizkariaren lehen alea. Ia 30 urte igaro dira, eta egitasmoak «sendo» jarraitzen du; neguan 50. alea kaleratuko dute, berezia. Hori ospatzeko modukoa dela iritzita, ekitaldi sorta bat antolatu du Labayruk. Literatur aldizkariak gaitzat hartuta, mahai-ingurua egin zuten atzo Bilbon Bernardo Atxagak, Koldo Izagirrek, Luzien Etxezaharretak eta Igone Etxebarriak -irudian-. Bestelako ekitaldi batzuen artean, literatur aldizkarien inguruko erakusketa bat zabalduko dute Euskal Museoan azaroaren 4an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu