300.000 euroko laguntza, dantza sustatzeko
ARTE ESZENIKOAK. Eusko Autonomia Erkidegoko dantza konpainien eta profesionalen lana sustatzeko, 300.000 euro inguruko diru laguntza erabiliko du Jaurlaritzak aurten. 27.000 euro jarriko dituzte koreografiaren sorkuntza laguntzeko, 90.000 euro konpainiak sendotzeko, ehun mila dantza lanak ekoizteko, eta 82.280 euro profesionalen prestakuntzarako. Eskariak aurkezteko, hilabeteko epea izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu