KULTURA

3.505 film labur aurkeztu dituzte 54. Zinebirako

Horien artean aukeratu beharko dituzte Sail Ofizialerako filmak. Azaroaren 16tik 23ra bitartean izango da Zinemaldia.

2012ko irailaren 17a
16:22
Entzun

Fikzio, animazio eta genero dokumentaleko 3.505 film labur aurkeztu dira Zinebin, Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian. 54. aldia izango da aurtengoa; iazkoaren aldean, 484 lan gehiago jaso dituzte. Orain, horien artean hautatu beharko dute Sail Ofizialean zein lehiatuko diren. Fikziozkoak izango dira film gehienak (2.060). Jatorriari dagokionez, Frantziakoak dira aurkeztutako 588 lan, eta Alemaniakoak 275; Ameriketako Estatu Batuetatik, berriz, 240 film aurkeztu dituzte.

Oscar Marinek diseinatu du, beste urte batez, Zinemaldiaren kartela. 2010ean Espainiako Diseinu Saria irabazi zuen Marinek, eta, besteak beste, Bruce Springsteen abeslariaren disko baten azala egin du. Bestalde, Pre-Zinebik eskainiko dituen hitzaldiak, emanaldiak eta Zinebi Express lehiaketa Bilboko Campos Eliseos antzokiko Cupula aretoan egingo dituzte aurten, azaroaren 9tik 16ra bitartean. Zinema eskolak eta alor horretako erakunde ugarik lagunduko dute Pre-Zinebi atala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.