musika

36.000 lagunen gozatua Bilbon Bruce Springsteenekin

Hiru orduko kontzertua eman du estatubatuar kantariak, San Mamesen.

2009ko uztailaren 27a
09:26
Entzun
Bruce Springsteenekin gozatua hartu dute bart Bilbon, San Mames estadioan, 36.000 lagunek. Working on a dream bere azken diskoa aurkezteko munduko gira egiten ari da 59 urteko estatubatuar kantaria, eta Euskal Herrian eman du kontzertuetako bat. Ez zuen lehen aldia Bilbon.

22:00etan atera zen oholtzara, orduerdiko atzerapenarekin, eta euskaraz egin die agur 36.000 jarraitzaileei: "Kaixo Bilbao, pozik nago!".

Oholtzan bi aldamenetan pantaila erraldoiak zeuden, urrutien zeudenek emanaldia hobeto ikus zezaten. Beste pantaila bat erdian zegoen, bideo irudiak botatzeko.

Kontzertuan zehar, ikusleen artean zen ume batekin kanta bateko zatiak abestu ditu, eta neska batekin dantzan egin du, hura oholtzara igota.

Hiru ordu jotzen aritu eta gero bukatu du Springsteenek, You never can tell eta Dancing in the dark abestekin. Hurrena arte?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.