Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Zinema Euskaraz programa abian jarri zuen herritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera emateko. Aurten bost jarduera jarriko ditu martxan, adin guztietako ikusleek izan dezaten aukera: zinema aretoetako estreinaldiak, DVDen salmenta, Interneteko streaming-a www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneen bidez, udalerrietako zinema aretoak eta eskolak.
Aurten oihartzun berezia izango du Zinema Euskaraz-ek ikasleen artean. Zineskola egitasmoaren laguntzarekin, Zinema Euskaraz programako filmak eskola zirkuituaren barnean sartuko dira. 2011-2012 ikasturtean, euskal ikasleek Zinema Euskaraz programaren hainbat film ikusiko dituzte: Elina, Katu bat Parisen, Otsoaren misterioa, Lurralde Debekatua, Mundu hobe batean, Bon Appéttit eta Neds ikusi ahal izango dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 40 ikasle eta irakasle baino gehiagok. 2012-2013 ikasturtean zabaldu egingo da filmen zerrenda.
Gipuzkoako ikastetxeetan Osasunerako Hezkuntza gaia jorratuko dute, eta, horretarako, Bon Appéttit, Neds eta Mundu hobe batean filmak ikusiko dituzte 8.000 ikasle eta irakasle baino gehiagok.
40.000 ikusletik gora izango ditu Zinema Euskaraz programak
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako ikasleek hainbat film ikusiko dituzte euskaraz 2012-2013 ikasturtean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu