4.300 ikusle inguru bildu ditu dFeriak aurten
ANTZERKIA. Donostiako dFeria antzerki jaialdiak iraun duen lau egunetan 4.300 ikusletik gora izan direla nabarmendu dute antolatzaileek. Hogei emanaldi izan dira ikusgai eta batez besteko okupazioa %55 ingurukoa izan da. 246 profesional izan dira kreditatuak: 91 programatzaile, 30 banatzaile, 50 ekoizle, 27 erakunde eta 48 kazetari, hain zuzen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu