80ko hamarkada eta krisia aztertuko dituzte Bilbon
ARTEA. Egungo krisia 80ko hamarkadakoarekin alderatuz aztertuko dute Bilbon. Horretarako, Alondegiak hainbat ekitaldi prestatu ditu, El Grito De La Calle zikloaren barruan. Quinquis de los 80. Cine, prensa y calle erakusketa da horietako bat. Horretan, dokumentalak, prentsa artikuluak eta bestelako euskarriak erabiliko dituzte garai hartako errealitatea azaltzeko. Hitzaldiak eta kontzertuak ere izango dira, hilaren 28tik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu