Donostia 2016

8.500 musikari, elkarrekin Ilunben

Gaur goizean egin dute Emusik, Europako musika ikasleak bilduko dituen jaialdiaren hasiera ekitaldia Donostian (bideoa: Gorka Rubio / Argazki Press). [Youtube]https://youtu.be/8ZTVhB1o4WA[/Youtube]

Ainhoa Sarasola.
2016ko maiatzaren 6a
09:15
Entzun

Egun pare bat daramatzate Europako 22 herrialdetatik iritsitako 8.500 musika ikaslek Euskal Herrian, baina gaur goizeko 11ak pasatuta zirela egin dute Emusik jaialdiaren inaugurazio ekitaldia Donostiako Ilunben. 10 eta 21 urte arteko musikari asko izanda, denbora behar izan dute gazte guztiak beren lekuan kokatzen. Musikariak harmailetan jarri dira, eta beheko partean, berriz, 250 bat dantzari, guztiak Euskal Herriko eskoletakoak.

Juanjo Ocon Euskal Herriko Gazte Orkestrako zuzendariak gidatu du kontzertua EOSeko eta Donostiako Musika Eskolako Gazte Orkestrako hainbat kidek lagunduta, eta ordubete inguruko saioan lau pieza jo dituzte Europako 8.500 musika ikasleek: Txanton piperri, Donostiako Martxa, Ludwig van Beethovenen 9. Sinfonia —Europako ereserki ofiziala dena— eta Musikatu bizitza, Emusik jaialdirako propio sortutako konposizioa.

EMU Europako Musika Eskolak biltzen dituen elkarteak antolatu ohi du Emusik. Guztira 6.000 eskola eta lau milioi ikasle batzen dira elkarte horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.