ARTE ERAKUSKETA

89 artistaren lanak erakusgai dira Donostian, Nafarroako ikastolen alde

89 artistaren lanak erakusgai egongo dira euskararen alde, Donostiako Okendo kultur gunean antolatu duten erakusketan. Gaur hasi eta irailaren 25 bitartean ateak irekita izango dituen erakusketa Nafarroa Oinez, Nafarroako ikastolen aldeko festa, dela medio prestatu dute. ‘Artea Oinez ‘05’ erakusketaren bidez Nestor Basterretxea eskulturgilea omenduko dute.

2005eko uztailaren 22a
18:13
Entzun
‘Artea Oinez ‘05’ erakusketan Euskal Herriko 89 artistaren lanak ikus daitezke, gaurtik irailaren 25a bitartean. Nestor Basterretxea artista bermeotarra omenduko dute, urtero Nafarroa Oinez antolatzeko ematen duen laguntzagatik. Erakusketan Basterretxearen hiru lan nagusi daude. Bermeotarraren lanez gain, Txillidaren, Juan Luis Goenagaren, Jose Luis Zumetaren eta Dora Salazarren lanak ikus daitezke, besteak beste. Halaber, mota askotako artelanak: argazkiak, grabatuak, irudi digitalak,margoak…. Euskararen, eta batez ere, Nafarroako ikastolen alde egingo da erakusketa.

Aurkezpenean, Basterretxeak euskararen balioa defendatu du.Bestetik, Nafarroa Oinezeko antolatzaileak zoriondu ditu, “ komunikatzeko euskara bakarrik erabiltzeagatik”.

Gero, erakusketa bera, Euskal Herriko herri ezberdinetan ikusi ahal izango da, hala nola, Iruñean, Zizurkilen (Gipuzkoa) eta Altsasun (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.