Musika

Abestitz eta poema hautatuak, Letek berak azalduta

Xabier Letek bere abestitz eta poema kantatuak batu eta komentatu ditu Elkar argitaletxearekin plazaratu duen =iAbestitzak eta poema hautatuak=i liburuan. Poeta, abeslari eta kultur eragileak bere poema kantuak bildu ditu eta kanta edo kanta-sorta bakoitzaren istorioa kontatu du. Elkar disketxeak, Leteren lehen hiru lanak ere berrargitaratu ditu.

2006ko azaroaren 10a
18:05
Entzun
Abestitzak eta poema kantatuak liburuan bere poema kantatuak biltzeaz gain, horiei buruzko sarrera bat idatzi du Letek, eta amaieran berari egindako bi elkarrizketa ere jarri ditu.

Elkar argitaletxearekin egin du lan Xabier Letek eta liburuaz gain, disketxeak abeslariaren lehen hiru lanak berrargitaratu ditu: Xabier Lete (1974), Kantatzera noazu (1976) eta Lore bat, zauri bat (1977). Hiru lan horiek, bermasterizatuta eta soinu aldetik garbituta plazaratu ditu Elkarrek.

Lourdes Iriondoren kantuekin osatutako disko antologikoa ere aurki kaleratuko du Elkar disketxeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.