Abian da Arrasateko akordeoi lehiaketa

Euskal Herriko zein nazioarteko akordeoi jotzaile onenak bilduko dira Hauspoz elkarteak antolatutako jaialdian

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Arrasateko akordeoi lehiaketa antolatu du Hauspoz Euskal Herriko akordeoi elkarteak. Hiru lehiaketa egingo dira hilaren 3tik 6ra bitartean; alde batetik, Arrasate Hiria Nazioarteko 19. Akordeoi Lehiaketa aurkeztu dute,urtero bezala, eta, beste alde batetik, Gipuzkoako 32. Akordeoi Lehiaketaren eta Gipuzkoako 24. Akordeoi Jaialdiaren berri eman dute.

Euskal Herriko zein nazioarteko akordeoi jotzaile onenak izango dira Arrasaten, eta lehiaketak ez ezik, kontzertuak, konferentziak eta sari banaketak ere izango dira.

Bestalde, iaz Arrasate Hiria lehiaketan irabazle izandako Ivan Sverko Kroaziako akordeoi jotzaileak kontzertua emango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.