Abian da laugarren Zuzen Zuzenean zikloa, euskal musika sustatzeko

2013ko apirilera bitartean, 53 kontzertu emango dituzte Euskadiko Soinuak programaren harira

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Laugarren urtez abian da Zuzen Zuzenean kontzertu zikloa, Euskadiko Soinuak programaren barnean antolatzen dutena. 200.000 euro eman ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, eta bertako aretoetan euskal musikarien presentzia sustatzea du xedetzat.

Joan den urtean 15.000 lagun inguruk parte hartu zuten programa horren harira antolatutako ekitaldietan, eta aurten entzule kopurua handitu nahi dute. Hego Euskal Herriko hainbat aretotan 108 taldek jotzea aurreikusidute, eta tartean Barricada, Egurre eta Zea Mays izango dira, besteak beste. Kontzertuez gain, jam session-ak, hitzaldiak eta musikari buruzko liburu aurkezpenak ere antolatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.