Apirilaren 4an Barakaldon joko du AC/DC Australiako musika talde ezagunak, BECen, eta gaur jarri dituzte 16.300 sarrerak salgai. Haietako asko erostera joan dira hainbat eta hainbat lagun Bilboko merkatalgune batera. Gehiegi, arduradunen iritziz, eta Ertzaintzari deitu diote, ilara desegin zezan. Baita desegin ere.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dio ez dela zauriturik izan.
AC/DCren jarraitzaileak atzotik zeuden merkatalgunearen atarian, gaur sarrerak erosteko asmoz.
Kultura
AC/DCren kontzerturako sarrerak erosteko ilara desegin du Ertzaintzak Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu