Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Agin Laburuk jaso ditu puntu gehien Urretxuko final-laurdenean

Beñat Iguaran sailkatu da bigarren eta Nerea Elustondo hirugarren

Agin Laburu, saioko une batean. GOTZON ARANBURU / ARGAZKI PRESS
Berria.info
2015eko urriaren 24a
21:48
Entzun

Agin Laburu nagusitu da gaur arratsaldean Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdenean, 516 punturekin. Horrenbestez, zuzenean sailkatu da azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den finalaurrerako.

Rezolaren atzetik, honela geratu da sailkapena: Beñat Iguaranek, 491 puntu; Nerea Elustondok, 490; Jexux Mari Irazuk, 473,5; Asier Azpirozek, 470,5; eta Eli Pagolak, 459,5.

Bihar, igandearekin, Errenteriako Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan jokatuko da bigarren final-laurdena. Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Beñat Gztelumendi, Iñaki Gurrutxaga, Inigi Mantzisidor Mantxi eta Jon Martin dira lehiatzekoak. Puntu gehien biltzen duena zuzenean sailkatuko da azaroaren 29an Tolosan jokatuko den finalaurrerako. Saioa Imanol Artola Felix-ek aurkeztuko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.