kulTURA

Agurtu dute Xabier Lete

Urnietan egin dute haren aldeko hileta elizkizuna, gaur arratsaldean. Gorpua atzo erraustu egin zuten. Larunbat gauean hil zen idazle, poeta eta kantari handia.

2010eko abenduaren 7a
20:38
Entzun
Xabier Leteren (Oiartzun 1944, Donostia 2010) aldeko hileta elizkizuna egin dute gaur Urnietako elizan, 19:00etatik aurrera -herri horretan bizi zen-. Jose Maria Setien Donostiako gotzain eremituak eman du meza. Euskal idazle, poeta eta kantari handia larunbat gauean hil zen, Donostia Ospitalean. Gorpua atzo erraustu egin zuten Donostian, intimitatean, eta hautsak Urnietako hilerrira eraman zituzten, Lourdes Iriondo zenaren ondora -Leteren emaztea zen Iriondo-.

Lete ostiraletik Donostiako erietxean zeukaten, lasaigarriak emanda, haren osasunak okerrera egin zuelako. 1985ean gaixotasun larri bat antzeman zioten.

Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, baina kantaria baino gehiago idazlea izan da, eta poesian eman ditu alerik ederrenak. Azken liburua duela bi urte argitaratu zuen: Egunsentiaren esku izoztuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.