Agurtzane Juanena gazterik hasia zen borroka politikoan. 1975ean atxilotu zuten, eta larriki zauriturik irten zen Donostiako komisariatik. Mugimendu feministako militantea izan da, eta euskararen aldeko zenbait ekimenetako partaidea. Maisutza eta Filosofia ikasi ditu, eta bi umeren ama da. Liburuzaina da duela 18 urtetik; egun, gazteen alorrean ari da lanean.
Liburuaren aurkezpenean Joxe Azurmendi filosofoa eta Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendaria izan ditu lagun.
Literatura
Agurtzane Juanenaren 'Esan gabe neukana' liburua aurkeztu dute Donostian
Agurtzane Juanenaren (Legazpia, 1956) 'Esan gabe neukana' liburua aurkeztu dute Donostiako Bilintx megadendan. Elkar argitaletxearekin plazaratu du Juanenak liburu hori, eta, hein handi batean, 1975eko irailean atxilotu zutenean komisaldegian jaso zituen torturen berri ematen du. Hain zuzen ere, larri zaurituta atera zen Juanena Donostiako komisariatik. Kanpoko zauriak sendatu ziren, baina barnekoek gehiago iraun zioten. Hain justu, hustu behar horri erantzunez idatzitakoa da 'Esan gabe neukana'.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu