Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten lehiaketa da Jokin Zaitegi, eta Literaturako Nobel saridunen lanak euskaratzea du helburu. Aurten, Aiora Jaka eta Maialen Marin saritu ditu Rafa Egigurenek, Miren Ibarluzeak eta Jesus Mari Olaizola Txiliku-k osatutako epaimahaiak. Jakak eta Marinek txineratik zuzenean itzuliko dute azkeneko Nobel saridunaren ipuin bilduma bat —behin-behinekoz, Nagusia gero eta umoretsuago dago izenburua du—. Elkarrek 2013a amaitu baino lehen argitaratuko du liburua.
Nobel saria
Aiora Jakak eta Maialen Marinek Mo Yanen ipuinak itzuliko dituzte
Aiora Jakak eta Maialen Marinek irabazi dute Jokin Zaitegi lehiaketa, eta, horrenbestez, Mo Yan nobel saridunaren ipuin bilduma bat itzuliko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu