Aitor Arrieta gailendu da aurresku txapelketan
DANTZA. Iragan larunbatean jokatu zen Pasai Donibanen Gipuzkoako Aurresku Txapelketa. Aitor Arrieta errenteriarrak irabazi zuen saioa, 119,54 punturekin, Iker Larunbe (119,45 puntu) eta Aitor Asenjoren (103,64 Puntu) aurretik. Doinu Zaharren txapelketan, berriz, Nagore Indakoetxea errenteriarra nagusitu zen (116,76 puntu), Izar Etxeberriaren (109, 16) aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu