Akauzazte, Laboa eta Duten oihartzunak

2011ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Bi premisa jarri dizkiote Lisaboko taldekideek euren buruari disko berria osatzeko. Zuzenekoetan «disfrutatzeko» zatiak izan ditzala aurrena, eta intentsitatea izan dezala, bigarrenik. Lisabok beti izan du intentsitatea ezaugarri nagusietako bat, baina oraingoan , erritmo errepikakor eta tribalei eta egitura zirkularrei eman diete azpimarra. Grabaketaren laginak —oraindik ez osatuak— entzun orduko jabetu liteke zenbait kantutan Lisaboren proposamenak muturrera egiten duela, Akauzazteren tankerako egitura eta soinu zurrunbiloak sortuz. Bestalde, Mikel Laboaren Lekeitioetako gitarra garapenei egindakozenbait keinu eta Dut taldeak Askatu korapiloan erabilitako ahots moldearen oihartzunak ere badaude... Zurrunbilo sonikoaren ostean, azken kantuak arnasaldi bareagoa dakar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.