Alaia Martinek eskuratu du final-laurdenetarako zuzeneko azken txartela

Zelaia eta Casabal ere sailkatu dira Gpuntuko hurrengo faserako; urriaren 22an hasiko da, eta bost saio izango dira

Alaia Martinek lehen postua lortu zuen igandean, Irungo saioan. GPUNTUA.
Erredakzioa
2011ko urriaren 11
00:00
Entzun
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak prest du final-laurdenetako bertsolarien zerrenda. Alaia Martin nagusitu zen igandean Irungo saioan, eta 504,5 punturekin, hurrengo faserako zuzeneko azken txartela eskuratu zuen. Haren atzetik geratu ziren Iñaki Zelaia (472,5) eta Haritz Casabal (459,5), final-laurdenetarako beste bi sailkatuak. Martinekin batera, Nerea Elustondo, Uxue Alberdi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Jokin Uranga, Beñat Lizaso eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa sailkatu dira zuzenean, euren saioetan garaile izanda.

Puntuazioaren arabera final-laurdetara helduko diren gainerako bertsolariak honakoak dira: Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre, Agin Rezola, Andoni Otamendi, Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Ane Labaka, Iban Urdangarin, Unai Gaztelumendi, Oier Aizpurua eta Unai Muñoa.

Sei bertsolari, zuzenean

Urriaren 22an hasiko dira final-laurdenak, eta bost saio izango dira: Oñatin (urriak 22), Villabonan (urriak 23), Hondarribian (urriak 29), Idiazabalen (urriak 30) eta Azpeitian (azaroak 6). Final-zortzirenetatik sailkatu diren hogeita lau bertsolariekin batera, final-laurdenetara zuzenean sartuko diren sei bertsolari ariko dira: Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu, Jon Martin, Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia.

Final-zortzirenek izandako harrerarekin «oso pozik» daude Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko arduradunak. «Jende asko batu da saioetara, areto gehienak bete egin dira eta pare bat saiotanjendea sarrerarik gabe ere geratu da. Bataz beste 450 lagun hurbildu da saio bakoitzera», azaldu du Oroitz Azurmendi elkarteko kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.