ZInebi

Alberto Iglesias musikagile donostiarrak Ohorezko Mikeldi saria jasoko du gaur

Musikagilearen lana aitortu nahi du Bilboko 59. Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiak sariarekin. 20:00etan egingo dute ekitaldia, eta euskal film laburren emanaldia eskainiko dute gero.

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2017ko azaroaren 10a
13:10
Entzun

Alberto Iglesias (Donostia, 1955) musikagileari emango dio Zinebi jaialdiak aurten Ohorezko Mikeldia, hainbat filmetako musika osatzen egin duen lanagatik. Besteak beste, Julio Medem eta Pedro Almodovarren zenbait lanetakoa. Bi aldiz izan da Oscar saria jasotzeko hautagaitzan: The Constant Gardener filmeko soinu bandagatik 2005ean, eta The Kite Runner soinu bandagatik 2008an.

Esker onez jaso du saria Iglesiasek. “Zinemagintzan musikak duen garrantzia azpimarratzen du sariak, eta asko eskertzen dut horregatik. Musikak balio narratibo handia du filmetan, gehienetan nabaritzen ez den arren”. Carlos Vermut gidoigile madrildarraren Quién te cantará pelikularen banda sortzen aritu da azken urtean, eta atsedena hartuko du Iglesiasek orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.